Sortzaileak plazara, abenduaren 18an

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 8a, 00:00

Bailarako sortzaileen makina bat postu izango dira Atsegindegin, Sortzaileon Azokan. Olentzero eta Mari Domingiren panpin lehiaketako sarituak ere bertan jakinaraziko dira.

Sortzaileon Azo­ka antolatu du Dobera-Kronikak, abenduaren 18rako, sorkuntza prozesuan bidea zabaldu eta bailarako proiektuei ahotsa emateko asmoz.

Sortzaileon Azoka Atsegindegin izango da, eta goizeko 10:00etan irekiko ditu ateak. Eguerdiko 14:00ak arte egongo da aukera, sortzaileek eskaintzen dutenaz gozatu, aukeratu eta Gabonetarako opari ederrak erosteko. Urumea bailarako makina bat sortzailek osatuko dute azoka.

 

Herritarrek ere badute sormena...

Goiz osoan egongo dira sortzaileen postuak, baina horrez gain, eguerdiko 13:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren panpin lehiaketako irabazleak iragarriko dira. Guztira hiru izango dira sarituak: helduen mailan bat, txikien mailan (12 urtera arte) beste bat, eta zozketaz ateratako beste bat.

Lehiaketan parte hartu nahi duenak, abenduaren 18an, bertara eraman beharko du etxean egindako Olentzero edo Mari Domingiren panpina (edo astoarena, inork nahi izanez gero). Azokan bertan egongo dira ikusgai, goiz osoan zehar, herritarren irudimena eta sormena jendaurrera ekartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!