Zuhaitza erori da Arranbiden, eta errepidearen zati haundi bat oztopatu du

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 7a, 17:50

Arranbideko zubitik gertu erori da zuhaitza errepidera, baina tartetxo bat geratu da bazter batean, kotxe txikiak pasatzeko adinakoa.

Igande goizean gertatu bezala, beste zuhaitz bat erori da gaur arratsaldean, Hernanitik Goizuetarako errepidean. Arranbideko zubitik gertu izan da oraingoan. Errepidearen zati haundi bat oztopatu du zuhaitzak, baina ez guztiz. Hori horrela, kotxe txikiak pasatzeko adinako tokia geratu da bazter batean, baina haundiagoek ezingo dute pasa.

Laster hasiko dituzte zuhaitza kendu eta bidea garbitzeko lanak, eta beraz, pazientzia izatea eta kontuz ibiltzea eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!