Odola emateko aukera gaur ere, arratsaldeko 16:30etatik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 7a, 00:00

Guztira 12 auzotarrek eman zuten odola, pasa den asteazkenean EreƱotzun.

Pasa den asteazkenean,  Ereñotzun odola emateko hitzordua jarri zuten, eta 12 auzotar bertaratu ziren. 

Hilabeteko astearteko zitari eutsiz, gaurkoan ere odola emateko aukera eskainiko da, arratsaldeko 16:30etatik 20:10etara bitartean, Iturolan. Gogoratu, odola eman nahi izanez gero,  beharrezkoa dela aldez aurretik deitzea eta hitzordua eskatzea, horretarako deitu telefono honetara: 943 00 78 84. 
Hortaz gain, antolatzaileek azaldu dute aurten ez dutela loteria salduko: «ez dago loteriaren ordainketak kudeatzeko konpromisoa hartzen duen erakunderik, gure zenbakia saritua izanez gero. Beraz, aurten ez dugu loteriarik salduko». 

Zenbaki erreserbatua
Hala ere, 56389 zenbakia erreserbatu dute, Donostiako autobus geltokian dagoen El Anden 28. Loteria Administrazioan  salgai dagoena, hain zuzen ere.  Beraz, «erreserbatu zenbakiaren dezimoak administrazio horretan bertan edota webgune bidez eskuratu daitezke». Abonuak, txartelarekin edo Bizum bidez egiteko aukera dago. 

Ereñotzun, 12 estrakzio
Pasa den asteazkenean Ereñotzun odola emateko hitzordua jarri zuten, eta 12 auzotar bertaratu ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!