Arsuaga, Alberdi eta Oses, final laurdenetara

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 7a, 00:00

Hiru hernaniarrek lortu dute pasea, Gipuzkoakoaren hurrengo fasera.

Garaipenak eta porrotak maila beretsuan pilatu dituzte Urumea bailarako esku pelotariek, asteburu honetan; baina partidu garrantzitsuenetan lortu dituzte garaipen horietako batzuk.

Banakako Gipuzkoako Txapelketan, adibidez, final zortzi­renetara sailkatu dira hiru hernaniar, ezker horman: Ekhi Oses eta Manex Al­berdi infantilak, eta Oier Arsuaga alebina. Aldiz, txapelketatik kanpo gera­tu dira beste sei hernaniar, sailkapen fasea bukatuta: Iñigo Labaka, Xabier Ortiz de Urbina, Xabier Salaberria eta Josu Altuna nagusiak, eta Jon Jara eta Unax Arabaolaza jubenilak.

Trinketean, berriz, asteburu honetan hasi dute Gipuzkoako Txapelketa, bailarako makina bat esku pelotarik. Ez dituzte nahi bezalako emaitzak lortu, baina Oier Gurutzealde astigartarrak, esaterako, garaipen ona lortu du estreinakoan, nagusien lehenengo mailan, Behar Zanako Esnaolaren kontra (40-26). Hernaniarren artean, ondo ekin diote Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteek, eta Unax Manterola eta Jon Jara jubenilek, garaipen bana lortuta.

Iker Salaberria goizuetarrak, bestalde, bihar izango du Binakako Promozio Txapelketako partidua, Erostarberekin batera: Egiguren V eta Untoriaren kontra, 17:00etan Bergaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!