Su hartu zuen makina bat itzali zuten Goizuetako suhiltzaileek, atzo gauean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 17:55
Su hartu zuen makina, Irakurri poligonoan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Irakurri poligonoko makina batek hartu zuen su atzo iluntzean, eta sua itzaltzera bertaratu ziren Goizuetako suhiltzaile boluntarioak.

Sutea izan zen atzo iluntzean, Aranoko Irakurri poligonoan. Bertako makina pisutsu batek hartu zuen su, eta hura itzaltzera bertaratu ziren Goizuetako suhiltzaile boluntarioak. Azkar itzali zuten sua, Nafarroako Suhiltzaileek zabaldu duten argazkian ikusi daitekeen bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!