'Aita zonbia naiz', 'Érase una vez en Euskadi' eta 'Oltxiak', zinean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 00:00

Asteburuko zitari eutsiz, zinea izango da protagonistetako bat Erriberako eta Biteriko aretoetan. Astigarragan, Aita zonbia naiz pelikula proiektatuko dute gaur, arratsaldeko 16:30etan hasita. Biterin, berriz, Érase una vez en Euskadi filma izango da helduentzat: gaur, 19:30etan eta 22:30etan; bihar, 19:30etan; eta, etzi, 16:30etan. Haurrentzat, aldiz, Oltxiak ikus-entzunezkoa aukeratu dute gaurko eta biharko, arratsaldeko 16:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!