Gaurtik aurrera, ziurtagiria eskatuko dute gaueko guneetan eta jatetxeetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 00:00

Atzo, arratsaldeko 16:30etan, eman zioten hasiera Labi aholkularitza batzordeko kideek egungo osasun egoeraren bueltan erabakiak hartzeko bilerari. Ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak jakitera eman zuenez, gaurtik aurrera, Covid-19 ziurtagiria eskatuko dute hainbat gunetan: batetik, aisialdirako jarduerak eta dantzarako aukerak eskaintzen dituzten tokietan; eta, bestetik, 50 pertsonatik gorako aforoa duten jatetxeetan. Azaldu zuenez, helburua da «ziurtagiria erabili ahal den espazio guztietan erabiltzea». Horrenbestez, baliteke araua zabaltzea, besteak beste, ospitaletara, adinekoen egoitzetara, gimnasioetara, kirol jarduera egiten den beste espazio itxietara, edota ostalaritzako beste esparru batzuetara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!