Martxeli Kanflankak zazpigarren amaitu du

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 00:00

Gipuzkoako Banakako Bola Txapelketa amaitu berri da nesketan eta mutiletan. Leandro Minerrek 25garren bukatu du.

Gipuzkoako Banakako Bola Txapel­ke­­­taren laugarren eta azkeneko tiraldia aurreko asteburuan jokatu zen Aian eta bailarako bola­riak ere, hutsik egin gabe bertan izan ziren.  

Martxeli Kanflanka ereñotzuarra izan zen bailarako bakarra, emakumezkoetan eta 42 brila bota zituen azken jardunaldian. Azken sailkapenean zazpigarren amaitu du 103 brilarekin eta nahiz eta posturik ez aurreratu azken jardunaldian, txapelketa erregularra osatu du bolari ereñotzuarrak. 

Gizonezkoetan, berriz, Fernando Gallego hernaniarra eta Leandro Miner ereñotzuarra aritu ziren Aian. Minerrek 46 brila bota zituen eta Gallegok 32. Azken sailkapenean Leandro Minerrek 25garren postuan amaitu du. 

Ibon Miner hirugarren tiraldiaren aurretik, Txapelke­tako sailkapenean hirugarren zegoen eta oraindik aukerak zituen irabazteko, baina ezin izan zuen parte hartu eta bere aukerak ihes egin zuen. Azken tiraldian ere ez zen aritu ereñotzuarra.

Hernani eta Ereñotzuko bolariek txapelketa honekin amaitutzat eman dute Gipuzkoako Banakako Txapelketa eta aurtengo jarduna. 2022an etorriko dira txapelketa berriak eta emaitza hobeak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!