Zubipen futbolaz gozatzeko aukera izango da zubian hainbat partidurekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 00:00

Gaur Elgoibar hartuko dute berdeek, eguerdiko 12:30etan Zubipen.

Hernaniko mutilen taldeak Elgoibar du aurkari gaur etxean eta Mundarrok kanpoan jokatuko du.

Futbol zaletuek zubian futbolaz gozatzeko aukera ederra izango dute Zubipeko futbol zelaian, Hernaniko bi talde nagusiek etxean jokatuko baitute gaur eta bihar. Atzo Ohorezko neskek Urnietan bertako taldearen aurka neurtu zituzten indarrak eta gaur mutilen txanda izango da.  12:30etan Elgoibarren kontra jokatuko dute. Pasa den denboraldian playoffetan neurtu zituzten indarrak eta Hernanik Elgoibarretik zekarren abantailari eutsi zion, baina arazoekin. 
Gainera aurten talde zurigorria lider dago sailkapenean, porrotik ezagutu gabe eta zaila izango da garaipena lortzea. Hala ere, Hernanik aurreko asteko garaipenari jarraipena eman nahi dio. Berdeek irabaziz gero sailkapena estutuko lukete aurreneko bost postuetan. 

Billabona-Mundarro
Mundarrok etxetik kanpo jokatuko du asteburu honetan. Villabonan du partidua gaur 15:30etan. Mundarrok azken bi partiduak irabazi ditu, aurretik dago sailkapenean, baina parekotasun haundia dago Preferentean eta edozeinek edonori irabazi dakioke. Ustez irabazi beharreko partiduak galtzen dira eta zailagoak diruditen partiduak irabazten dira. Maila honetan Hernanik ere gaur Orion izango du partidua. 

Mundarroko neskek ere kanpoan, Berion, Antiguoko izango dute aurrez aurre. Maila horretan, Hernanik Irauli du aurkari, gaur 10:00etan Zubipen.
Zubipen ere bihar, Jubenil Nazional taldeak Gernika hartuko du, 16:30etan. Maila mantentzeko borrokan zuzeneko aurkaria da Gernika. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!