Etxeratuta, bailarako hainbat ikasle

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 3a, 11:20

Urumea bailarako hainbat ikastoletako egoera zein den galdetu du Kronikak. 

Azken boladan, COVID-19aren kutsatzeak igo egin dira. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, kasu positiboak guztira  266.993 izan dira. Astigarragan,  orain arte, 716 positibo egon dira guztira, eta Hernanin, berriz,  2.699.

Eskoletako egoerak berriro ere okerrera egin zuen pasa den astean, atzemandako positiboak kontutan hartuz, eta hainbat ikasle daude etxeratuta. Elizatxon,  momentu honetan hiru urteko gelako bi ikasle daude etxeratuta eta bost urteko gelan, berriz, hiru. Lehen Hezkuntzan, 7 dira konfinatuta dauden ikasleak. Urumea ikastolan,  Haur Hezkuntzako 45 haur daude etxeratuta eta Lehen Hezkuntzako hiru. Langilen, Haur eta Lehen Hezkuntzako 114 ikasle daude konfinatuta. Aratz Ikastetxean, hiru ikasle daude etxean isolatuta eta Astigarragan beste pare bat; azken horiek diote ez direla ikastolan kutsatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!