'Erase una vez Euskadi', gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 3a, 00:00

Datozen lau egunetan Erase una vez Euskadi filma eskainiko da Biterin, helduentzat. Gaur 22:30etan proiektatuko da eta betiko orduetan izango da bihar (19:30 eta 22:30), etzi (19:30) eta astelehenean (16:30). Haurrentzako Oltxiak eskainiko da bihar eta etzi 16:30etan. Astigarragan Aita zonbia naiz eskainiko da etzi, igandean, Erriberan 16:30etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!