Artea, arkitektura edota gastronomia, arrazoietako batzuk besterik ez dira, gure Euskal Herri maitatuko txoko bakoitza ez adoratzea ezinezko egiten dutenak. Donostia bezalako hiriak aisialdian eta kulturan eredu dira; 'aspergarri' hitza gure hiztegitik desagertzea eragiten dutenak, ordu batzuez. Bere txokoetan aurkituko ditugu mota guztietako ikuskizunak eta emanaldiak, akuario koloretsuak, kontzertuak, magia... Hiria alderik alde zeharkatzen duten jarduerak eta esperientziak, sekula irten nahiko ez dugun espiral batean sartzen gaituztenak.
Zalantzatien klubekoa izan edo egin nahi duzuna garbi eduki, gomendatzen dizugu jarraian aurkeztuko dizkizugun ideia guztiak apuntatzea. Kursaaleko auditorio balioanitza, milaka ikuskizunekin; Donostiako Aquarium ezaguna; hiriko kontzerturik onenak; edo, fantasia gehien maite dutenentzat, magia ikuskizun zoragarria. Denek daukate zerbait komunean: plan itzelak dira, Donostian egiteko!
Planak Donostian
- Ikuskizunak Kursaaleko Auditorioan
Kursaaleko Auditorioa mota guztietako ikuskizuna, emanaldi eta kontzertuetarako erabiltzen den eraikina da. Zalantzarik gabe, hiriko eraikin enblematiko eta ezagunenetakoa.
Gaur egun, emanaldi ikusgarriak eskaintzen dira bertan; esaterako, El Lago de los Cisnes - Royal Russian Ballet. Amodiozko istorio xarmagarria da, Odette/Odile paper bikoitzarekin, Tchaikovskyren musikarekin, eta historiako pas de deux onenetako batekin. Ballet klasikoaren aldeko apustu segurua da, ez zaituena dezepzionatuko. Los secretos taldearena bezalako kontzertuak ere eskaintzen dira auditorio honetan. Zuzenean entzun eta kantatu ahal izango dituzu bere abesti guztiak, zalantzarik gabe klasikoak direnak.
- Donostiako Aquariuma
Animaliak eta historia gogoko badituzu, Donostiako Aquariuma bisitarako leku egokia duzu. Aldi berean akuarioa eta museoa den eraikinean, Gipuzkoako itsasoko eta itsasertzeko bizitzaren historia aurkituko dituzu, eta akuario zoragarriak, Kantauri Itsasoari eta Ozeano Atlantikoari eskainita. 200 espezie baino gehiago daude Donostiako Aquariumaren barnean, Donostiako kaiaren ingurune paregabean kokatuta. Ezin duzu galdu espezie tropikalen sorta, 360 graduko tunel ezaguna, edota balearen hezurdura ikaragarria. Plan bikaina, familian eta lagun artean gozatzeko.
- Donostiak Magia Bizi du: munduko magorik onenak
Egungo mago garrantzitsuenetakoa da Mirko Callaci, eta bera izango da ikuskizun magiko honen zeremonia-maisua. Berarekin batera, herrialde askotako mago ezagunak egongo dira, Dion, Tan Ban, Yu Hojin, Stuart MacDonald edo Mag Marín, eta haiek arduratuko dira esperientzia hau ahaztezina izateaz. Ez dira faltako umorea eta truko ikaragarriak, ikuskizun paregabe baten mailakoak.
- Kontzertuak eta jarduera musikalak
Bestalde, hiri maitatu honek aukera ederra izango du, datozen hilabeteetan, artista handiak taula gainean ikusteko; besteak beste, Arnau Griso bikote kataluniarra, edota Marlon, sekulako arrakasta izaten ari dena...
Erabaki duzu zerekin gozatu nahi duzun?


