Plenoak gaur arratsaldean, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00

Astigarragako Udalak hasierako onarpena emango dio 2022ko Udal Aurrekontuari, gaurko Plenoan.

Ohiko deialdian bilduko dira, gaur arratsaldean, Astigarraga­ko eta Hernaniko udaletako ple­noak. 18:00etan izango da Her­nanikoa, Pleno aretoan; eta zortzi gai dauzkate lantzeko. Horien artean daude, esaterako, zerbitzu sozialak atxikitzea herritarrentzako zerbitzuen batzordera; edota 2022ko taxi zerbitzuko tarifak onartzea. Hasierako onarpena emango diote, bai­ta ere, Hernaniko Udalaren eta Ereñotzuko Auzo Udalaren arteko harremanak an­tolatu eta funtzionamendua arautzeko erre­gelamenduari. Plenoan izendatuko dute Beterri-Bu­run­tzako Mankomunitatean parte hartzeko udal ordezkaria ere; eta mozioa aurkeztuko dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruz.

Astigarragako Udaleko Plenoa, berriz, 19:00etan bilduko da, udaletxeko areto nagusian; eta hamar gai landuko dituzte. Horien artean nagusia izango da 2022ko Udal Aurrekontuaren hasierako onarpena. 2022ko ordenantza fiskalen kasuan, aurkeztutako alegazioei erantzuna emango diete, eta behin betiko onartu. Bestalde, Astigarraga Lantzen sozietate publikoaren mailegua luzatzea bozkatuko dute. Eta bi mozio izango dira: aurrenekoa, Hernanin landuko den berbera, EH Bilduk aurkeztuta; eta bigarrena, Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!