Emaitza gazi-gozoak Hernanik, eta garaipenak Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00
1-0 irabazi zuen Mundarrok, Usurbilen aurka, Zarkumendegin.

Hernaniko Ohorezko Erregional Mailan, neskek ez zuten Eibar garaitzea lortu, eta mutilek, berriz, azken minutuetako penaltiarekin lortu zuten Añorga menderatzea.

Eguraldi kaxkarrak ez ditu bailarako futbolariak gelditu, izan ere, iragarritako partidu guztiak jokatu zituzten bailarako talde moreek eta berdeek.

Hernaniko Ohorezko Erregional Mailan, mutilek, 0-1 garaitu zuten Añorga, azken minutuan, Aitor Elizaldek penaltiz sartutako golarekin.

Nesketan, aldiz, ez zuten garaipenik lortu. Igandean jokatu zuen talde berdeak Eibarren aurka, etxean, eta  1-2 emaitzarekin, Eibar nagusi izan zen. Hernaniren gola, Ainhoa Ortiz de Urbinak  sartu zuen.

 

Mundarrok, garaipenak

Astigarragan, berriz,  garaipenak izan dira nagusi, bai nesketan eta mutiletan. Gorengoen mailan, mutil moreek 1-0 irabazi zuten talde usurbildarraren aurka.

Nesketan, berriz, sekulako garaipena lortu zuten moreek. Izan ere, 6-0 irabazi zuten Intxaurdiren aurka, Zarkumendegin jokatuta. Momentu honetan, laugarren postuan doaz neska moreak, 19 punturekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!