Hernanik gol bategatik irabazi du Bergaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00

Senior taldeak garaipen ederra lortu du: 32-33.

Hernaniko eskubaloi talde nagusiak 32-33 lortu zuen garaipena, Bergaran, pasa den larunbatean. Partidu garrantzitsua zen hernaniarrentzat Bergara aurkari zuzena baita sailkapenean. Bi taldeak hiru garaipen eta lau porrotekin iristen ziren zortzigarren jardunaldira, eta Hernanik gol bakarreko aldearekin irabazita aurrea hartu dio sailkapenean Bergarari. Zortzi punturekin bosgarren kokatu dira sailkapenean.

 

Mundarrok irabazi, Tolosan

Koronabirusaren eraginez infantil mailako bi partidu bertan behera geratu ziren bailaran asteburuan. Hala ere kadete nesketan Mundarrok garaipen ona lortu zuen Tolosaren aurka 9-12. Ez zuten zorte berdina izan Hernaniko infantil mutilek eta 12-23 galdu zuten Ereintzaren kontra. Kadete mutilek 34-22 galdu zuten Legazpin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!