Mundarroko mutilek, garaipen bakarra

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00

Hernaniko mutilek eta Mundarroko neskek galdu egin dute.

Sasikabolian denetarik egon da asteburuan. Hiru talde nagusiei dagokienez, Mundarroko mutilek lortu zuten garaipen bakarra Gipuzkoako Lehenengo mailan. Deban 47-64 irabazi zuten Debasketen aurka eta denboraldiko bosgarren garaipena batu dute. Bederatzigarren daude sailkapenean, baina bigarren postua bi puntura eta bi garaipenera dute. Berdintasun haundia dago.

Hala ere, Hernanik 91-50 galdu zuen Azkuneren kontra. Donostiarra multzoko talde sendoenetako bat da eta nabaritu zen jokoan. Hernanik lau garaipen ditu eta hamaikagarrena da sailkapenean bederatzi jardunaldi jokatu eta gero.

Mundarroko neskentzat ere ez da jardunaldi xamurra izan, Internacionalen aurka 43-60 galdu eta gero Lehenengo mailan. Lau partiduetan ez dute garaipena ezagutzen. Hirugarren mailan Mundarroko mutilek 48-53 galdu zuten Oñatin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!