Enaitz Goñi Mallorcan aritu da Neguko Espainiako absolutu txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00

Pasa den astean Enaitz Goñi Astigarragan bizi den igerilari hernaniarra Neguko Espainiako Txapelketan aritu zen igeri Mallorcako Son Hugo igerilekuan. Bi frogetan hartu zuen parte, 1500 metro estilo librean eta 4x100 libre erreleboan Tolosaldearekin. 1500 metrotan 16:21.13ko denbora egin zuen bere marka onenetik 15 segundora. Egun batzuk lehenago sukarra izan zuen, eta horrek ez zion lagundu bere maila onena ematen. Hala ere, larunbaterako osatu eta erreleboan 52.21eko denbora egin zuen 100 metro librean. Horrekin, talde tolosarrak errelebo ona burutu zuen.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!