Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten, haur eta gazteteentzako

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 29a, 00:00

'Katalogoa.eus' weborriak 8.000 produktu desberdinen erreferentziak jasotzen ditu.

Urteko garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskerazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez, Euskal Herriko udal eta mankomunitatetako 100 Euskara Zerbitzuk baino gehiagok. Aurtengoa 23. edizioa da.


Bai weborriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte eta jasotzen dituzten produktuak bi atal nagusitan erakusten dituzte: atal bat 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua, eta bestea 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua. 


Urte garai honetan euskerazko liburuak, jolasak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, gurasoentzat eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat ehunka erreferentzia biltzen ditu katalogoaren aurtengo edizioak: musika, DVD filmak, informatika, aldizkariak, liburuak, jostailu eta jokoak, gurasoentzako produktuak… Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da. 


Katalogoa.eus urte osoan berritzen doan webgunea da, argitaratu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, beraz, etengabe hazten ari da jasotako erreferentzien kopurua. Paperezko edizioak bezala, katalogoa.eus weborriak bi atal nagusi ditu: 0-12 urteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. Erabiltzaileak produkturen bat begiz joz gero, denda birtualera sartzeko manera izango du ‘non eskuratu’ botoian klikatuta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!