Ostegun ederra, partiduen, bertsoen eta trikitiaren erritmoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 27a, 00:00
Elaia Diaz eta Eider Tolosa trikitilariek dantzan jarri zuten Galarreta. Argazkia: Maialen Andres

Kronikaren Erremonte Jaialdia ospatu zen ostegunean, eta giro ederra izan zen Galarretan. 

Arratsaldeko 17:00ak aldera Eider Tolosa eta Elaia Diaz trikitilariek eman zioten hasiera Kronikaren Erremonte Jaialdiari. 
Bailarako erremontistek,  guztira, bi partidu jokatu zituzten: lehenengoa, Zaldua anaiek Loitegiren eta Labakaren aurka; eta, bigarrena, Goikoetxea Vak eta Barrenetxea IVak, Ansa IIaren eta Zubiriren kontra.

Trikiti eta erremonteaz gain, bertsotan ederki jardun zuten Andoni Rekondo eta Ekain Tolaretxipi hernaniarrek. Umorea tartekatuz, barre algarak entzuten ziren Galarretan.

Amaitzeko, Kronikak esker hitzak eman zituen lagundu eta parte hartu zuten guztiei, eta, noski, bertaratu ziren herritar orori. 

Andoni Rekondok eta Ekain Tolaretxipik, umorea tartekatuz, bertso ederrak bota zituzten. Argazkia: Maialen Andres

Galarreta bete ez bazen ere, giro ederra egon zen. Argazkia: Maialen Andres
 
Erremontistek ere ederki pasa zuten. Argazkia: Maialen Andres 
Bi partidu jokatu ziren ostegunean, Galarretan egindako Kronikako Erremonte Jaialdian.  Argazkia: Maialen Andres
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!