Autoan eduki beharreko dokumentazioaren eta aseguruen berri eman dute bailarako hainbat agentziek

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 27a, 00:00
Istripu bat gertatuz gero, autoa gidatzeak sortzen dituen arriskuak estaltzen dituen kontratua da asegurua.

2008az geroztik, Aseguratutako Ibilgailuen Informazio Fitxategiari esker, ez da beharrezkoa  autoan aseguru poliza eta indarrean dagoen azken ordainketaren ordainagiria eramatea; «baina 2022an beharbada legea aldatu egingo da» azaldu dute bailarako agentziek. 

Gidatzen dugunok, jakinaren gainean egongo gara, bolantearen aurrean jartzen garen bakoitzean, gogoan izan behar dugula ibilgailuentzako nahitaezko dokumentazio guztia gurekin eraman behar dugula. Baina argi daukagu, zein autoan eraman beharreko dokumentazioa? Gidabaimenaz gain, nahitaezkoa da ibilgailuaren zirkulazio-baimena eramatea, edo, halakorik ezean, Trafiko Buruzagitzak emandako behin-behineko baimena. Eta IATaren azken txostena duen ibilgailuaren azterketa teknikoko txartela edo pegatina.

Ez ahaztu autoan joatean dokumentu horiek gainean eramatea, erosketak egiteko besterik ez bada ere, inoiz ez baita jakiten noiz aurki dezakezun kontrol bat edo noiz izan dezakezun istripua.

 

Arriskuentzat: aseguruak

Automobilaren asegurua, istripu bat gertatuz gero, autoa gidatzeak sortzen dituen arriskuak estaltzen dituen aseguru kontratu bat da. Hainbat aseguru mota daude, baina gehien erabiltzen direnak dira hirugarren pertsonei kalteak estaltzen dituen asegurua eta arrisku oro estaltzen duena. Hala ere, aseguruan adituak diren Hator Aholkularitza eta Catalana Occidenterekin jardun du Kronikak, eta hainbat aholku eman dituzte.

Catalana Occidentek ibilgailuen aseguruak eskaintzen ditu, hala nola, turismoak, furgonetak, kamioiak, motoak... Baina autoez gain, aseguru pertsonalak, osasun aseguruak, etxeko aseguruak eta enpresen aseguruak ere egiten ditu.

Hator Aholkularitzak Mapfrerekin jarduten du elkarlanean eta autoen aseguruak eskaintzen dituzte: «egiten ditugu aurrekontuak asegurua egin aurretik, etortzen denak ikus dezan egokia den berarentzat edo ez».

 

Aseguru motei buruz

Hainbat aseguru daude, eta hauen artean herritarrek gehien erabiltzen dute hirugarren pertsonei kalteak estaltzeko asegurua da. Hala ere, Catalana Occidentek honakoa aipatu du. «Jendeak gehienetan aseguru sinpleena kontratatzen du, eta hori ondo dago. Baina demagun, uholdeekin kristalak hautsi edo lehertu egiten direla. Hor ez dago justifikaziorik, beraz, guk beti gomendatzen dugu hirugarren pertsonei kalteak estaltzeko asegurua hartzea, plus bat gehituta: lunak. Honekin, estaldura gehiago baitago: alegia; lunan zerbait gertatzen bada, adibidez, uholdeengatik kristalak puskatzea, aseguratuta zaude».

Hator Aholkularitzak ere aipatu du, ohikoena dela hirugarren pertsonen kalteak estaltzen dituen asegurua hartzea; merkeena eta nahikoa delako. «Guri etortzen zaizkigu, lehenengo aldiz auto aseguru bat kontratatu nahi dutenak, edo aurreko aseguruarekin desados zeudelako». Hatorrek, aurrekontu bat egiten du, eta horretarako eskatzailearen datuak eskatzen dituzte: «NAN zenbakia, helbidea, autoaren matrikula... Eta egia da gehienek hirugarrengo pertsona kubritzen duen asegurua hautatzen dutela, ekonomikoki ere eskuragarriagoa delako».

Garrantzitsua da autoan beharrezko dokumentazio guztia eramatea.

 

Aseguruak autoan eramatea derrigorrezkoa da?

Askok galdera hori izango dute buruan, izan ere, badira urte batzuk aseguruak autoan eramatearen legea aldatu zenetik.

2008 urteaz geroztik, Aseguratutako Ibilgailuen Informazio Fitxategiari esker, ez da beharrezkoa autoan aseguru-poliza eta indarrean dagoen azken ordainketaren ordainagiria eramatea. Orain, agenteak bide telematikoz ibilgailua aseguratuta dagoen ala ez egiaztatu ahal izango du. Hala ere, Hatorrek dio urtarrilean beharbada legea aldatzeko aukera badagoela «ez dakigu ziur baina hor daude zalantzak, orain ez dute behartzen aseguruak kotxean eramatea, baina noski kontrol bat dago eta ez badaukazu asegurua ordainduta, isuna izan daiteke».

Hau kontutan izanik, Hatorrek eta Catalana Occidentek aipatu dute, ez dagoela soberan dokumentazio honi autoan eramatea, «akats teknikoak badaude eta agentea ezin bada konektatu».

 

Zer gertatuko litzateke aseguru erreziborik gainean ez eramateagatik?

Berez, ez da isunik jarriko, baina agintaritzaren agenteak salaketa jarriko du, Trafiko Buruzagitzak egiazta dezan erantzukizun zibileko asegurua dugun ala ez. Erakunde horrek egiaztatuko du, orduan, ibilgailua aseguratuta daukagun: baiezkoan, salaketa artxibatu egingo da, baina, egiaztatu ondoren, oraindik ez bada ziurtatu asegurua behar bezala daukagula, jakinarazpen bat bidaliko litzaiguke, eta, gehienez ere, 5 eguneko epean aurkeztu beharko da agiria. Denbora hori igaro ondoren egingo ez bagenu, gure ibilgailua zirkulatzeko gaitasu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!