Elementu mekanikoez gain, mantentze lanetarako beharrezkoak dira: txapa, pintura, kristala eta garbiketa

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 27a, 00:00
Edozein inpaktu edo pitzadura nabarituz gero autoko lunan, honetan espezializatua den horri deitzea gomendatu du Glassdrivek. Argazkia: Glassdrive.

Mekanikaz gain, automobilaren mantenurako beharrezkoak dira karrozeria, kristal eta garbiketa lanak. Eta nola ez, Urumea bailaran, badaude horretan adituak diren profesionalak.

Ibilgailuaren mantentze-lanez ari garenean, motorraz,  gurpilez eta ibilgailuaren gainerako elementu mekanikoez arduratu ohi gara, baina ez da ohikoa autoaren kristalez, karrozeriaz eta garbiketaz gogoratzea. Baina Kronikak gogora ekarri ditu, izan ere, kotxearen mantenurako garrantzizko elementuak dira. 

Autoko kristalen garrantzia ezinbestekoa da; errepidea ikusteko eta, horrez gain, kanpoko elementuetatik babesteko aukera ematen baitigute. Gure segurtasuna eta ibiltzeko erosotasuna une oro maximoak izan daitezen. Horretan aditua da Glassdrive Hernani: «normalean automobilaren beirak azkar eta garbi konpontzen dira. Guk gainera egiten ditugu luna konponketak turismoetan, furgonetetan eta kamioietan.  Konponketak, orokorrean, 20 eta 30 minutu bitartekoak izan ohi dira». Glassdriven, autoen lunek beren funtzioa berreskura dezaten egiten dute lan, «lehen mailako material eta baliabide onenak erabiliz, kalitate paregabeko zerbitzua eskainiz». 

Noiz aldatu beharko genuke luna? 
Hauxe da premia eman beharreko galdera. Egia da kristalak ez direla une oro aldatu beharreko elementuak. Hala ere, inpaktu-markarik txikienaren aurrean, pitzadura txiki bat konponezina bihur ez dadin, profesional batengana joan beharko genuke: «une horretan erabakiko dugu haustura konpondu daitekeen edo beste bat jarri behar dugun ibilgailuan».
 
Gertatu daitezke inpaktuak eta pitzadurak, besteak beste
Autoa erabiltzen denean, ohikoa da noizbait kamioiekin topo egiten dugun errepide edo autobietatik zirkulatzean, lehenago edo geroago, bertako neumatikoek proiektatutako harrien inpaktua jasatea. Hori susto hutsean gera daiteke, edo haustura bat sor dezake lunan. Beraz, edozein inpaktu edo pitzadura nabarituz gero autoko lunan, honetan espezializatua den horri deitzea da gomendagarria, eta bailarako herritarren kasuan Glassdrive Hernanira deitu dezakete. 

Karrozeria zerbitzuarekin, autoa berri-berri
Karrozeria ibilgailu baten kanpoko geruza gisa ulertzen dugu, txasis edo plataforma bati forma eta erabilgarritasuna emateko. Bidaiariak eta zama kokatzeko lekuaren oinarrizko egitura da karrozeria. Gainera, estetika eta funtzionaltasun zehatzez hornituta dago. Izan ere, gaur egun, estetikoki oso ezberdinak diren autoak badaude ere, denEk dute txasis egitura berbera. Hernanin, karrozerian aditua den Carrocerias Landare dago: txapa eta pinturan espezializatua; «txapa lana egiten dugu gehienbat, eta pintura lana ere bai, noski». 
Karrozeriek eskaintzen duten zerbitzua ez da bat-batekoa, azkenean honen atzean lan haundia egon daiteke; «autoaren aberiaren araberakoa izaten da denbora, batzuetan hiru egunetan autoa prest dago, beste batzuetan gehixeago tardatzen dugu. Baina hori gehienetan ezin dugu egun batean antolatu».

Carrocerias Landaren, automobilen karrozeria konponketak egiten dira, hondatutako ibilgailuaren karrozeria jatorrizko erara lehengoratuta, hain zuzen ere. Ibilgailua berriro zirkulazioan jartzeko, aipatutako txasisa zuzentzeko euskarri eta plantilak erabiltzen ditu. Horrez gain, konpontzen dituzte ateak, kapotak eta paratxokeak, besteak beste. 

Landaren kokatutako karrozeriak, aipatu moduan, pinturarekin ere egiten du lan; «eremu berria edo konpondu berri dena, disolbatzaileekin garbitzen da eta leihoak eta zati kromatuak estali behar ditugu, ondo margotzeko». 

Garbiketa ekologikoa
Garbiketa ekologikoa autoak lehorrean edo urik gabe garbitzen espezializatzen da, teknologia ekologiko biodegradagarriak erabiliz, gehienetan. Garbiketa mota honek hauts eta zikinkeria-partikulak askatzen ditu, eta erraz mugitzen dituzte. Horri esker, gainazala garbi daiteke, ibilgailuaren pinturan kalterik ez eragiteko. 

Ohiko garbiketa batean, auto bakoitzeko, bataz beste,  150 eta 250 litro ur artean gastatu daitezke. Garbiketako gehiegizko gastu hori saihesten du, hain zuzen ere, Krasimir ibilgailuen garbiketa ekologikoko tailerrak: «autoen garbiketa ekologikoan zentratzen gara,  baporearekin. Horrez gain, egiten ditugu aire girotuaren konduktu garbiketa, garbiketa soilik 5 litro ur gastatuta, mota guztietako tapizeriaren garbiketa...». Halaber, mekanizazio lanetan ere jarduten du Krasimir garbiketa enpresak. Hala nola, olio aldaketa, argi eta elektrizitatea, eta faroen konponketa, besteak beste. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!