Euri asko dago iragarrita gaurko eta arretaz ibiltzeko eskatu dute

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 27a, 00:00
Urumea ibaiaren ur emaria asko igo da, eta gainezka egiteko arriskua dago.

Egoerak okerrera egiten badu, hartu behar diren neurrian informazio helaraziko du Astigarragako Udalak.

Gaurko eta biharko bereiziki, eurite haundia dago iragarrita. Hori horrela, arretaz ibiltzeko mezua helarazi nahi izan die Udalak astigartarrei.

Alerta horian dago Urumea bailara, eta Astigarragaren kasuan, uholdeak bereziki eremu hauetan gertatu ohi dira: Ergobin, Portutxon, Pelotarin, Errekatxon eta Errekalden.

Astigarragako errepideetan putzu haundiak sortzen dira: «beraz, arreta haundiz gidatu eta seinale eta oharrak errespetatu».

 

Osteguneko euriteak, kalteak

Astebururako zegoen iragarrita euritea, baina ostegunera aurreratu zen. Honen ondorioz, Urumea ibaiak ibai parkearen beheko eremua urez hartu zuen. Hori kontutan izanik, Astigarragako Udalak, ibai parkea itxi egin du «arrisku eremua delako». Horrez gain, honako eskaera luzatu du: «ez ibili ibai parkean berriz zabaldu arte».

Uholdeen egoerak okerrera egiten badu, hartu behar diren neurrien informazioa zabalduko du Udalak.

Horrez gain, uholdeei buruzko informazioa jarraitzeko hainbat esteka helarazi ditu: Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa: https://labur.eus/n7AUW Añarbeko presaren datuak zuzenean: https://labur.eus/CCZKC.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!