Banakakoaren azkeneko tiraldia bihar, Aian

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 27a, 00:00

Idiazabalen ondo aritu ziren Fernando Gallego, Martxeli Kanflanka eta Leandro Miner. Ibon Minerrek ezin izan zuen parte hartu.

Bihar jokatuko da, Aian, Gipuzkoako Banakako Bola Txapel­ke­­­taren azkeneko tiraldia; eta ber­tan egongo dira bailarako bola­riak ere, hutsik egin gabe. Goize­an zein arratsaldean izango dira tiraldiak.

Aurreko igandean izan zuten hirugarren tiraldia, Idiazabalen. Txapelketako beste bi tiraldietan bezala, Martxeli Kanflanka ereñotzuarra izan zen bailarako bakarra, emakumezkoetan; eta seigarren sailkatu zen, 11 partehartzaileren artean. 23 brila bota zituen Kanflankak.

Gizonezkoetan, berriz, Fernando Gallego hernaniarra eta Leandro Miner ereñotzuarra aritu ziren Idiazabalen, eta baita maila onean aritu ere. 35 partehartzaileren artean, 15garren izan zen Gallego, eta 21garren Miner; baina oso gertu izan zituzten aurrenekoak: irabazleak 48 brila bota bazituen, 44 lortu zituen Gallegok, eta 42 Minerrek.

Ezin izan zuen parte hartu, ordea, Ibon Minerrek. Txapelke­tako sailkapenean hirugarren zegoen ereñotzuarra, eta bazu­en irabazteko aukerarik; baina ezusteko bat tarteko, bota ezinik geratu zen, eta aukera guz­tiak galdu ditu txapelketan. 30garren postura jaitsi da orain, eta 28garrenera igo da Leandro Miner, gizonezkoetan. Martxeli Kanflanka, berriz, zazpigarren dago emakumezkoen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!