Gaur jokatuko dute Mundarroko neskek eta Hernaniko mutilek

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 26a, 08:21

Gipuzkoako 1go mailan, iluntzeko 19:40etan jokatuko dute Mundarroko neskek, kiroldegian, Internacional taldearen kontra. Hernaniko mutilek, berriz, Donostian daukate zita, 20:00etan.

Asteburuko partiduak ostiralera aurreratu, eta gaur jokatuko dute Mundarroko neskek eta Hernaniko mutilek, Gipuzkoako lehenengo mailan.

Etxean ariko dira astigartarrak: Internacional taldea hartuko dute kiroldegian, iluntzeko 19:40etan hasita. Bi asteburutan atseden hartu ondoren, lehiara bueltatuko da Mundarro. Ligako laugarren partidua izango du, eta estreinako garaipena lortzen saiatuko da. Ez du partidu erraza izango horretarako, ordea: hirutik hiru irabazi ditu Internacionalek, orain arte.

Hernaniarrek, berriz, Donostian daukate hitzordua, Santo Tomas Lizeoa ikastetxean. Izan ere, aurrez aurre izango dute Santo Tomas Lizeoa, iluntzeko 20:00etan hasita. Bosgarren garaipena bilatuko du Hernanik, eta horrekin, hain justu, talde donostiarra berdinduko luke sailkapenean.

Mundarroko mutilek bihar jokatuko dute, 18:00etan Debako kiroldegian, Debasketen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!