Kontzentrazioa, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 26a, 00:00

Ostiraleroko zitari eutsiz, Hernaniko euskal presoen senideek eta lagunek kontzentrazioa egingo dute gaur, 19:00etan, Plazan. Astigarragan, berriz, 20:00etarako jarri dute hitzordua. Juan Luis Agirre Lete euskal preso astigartarraren egoera salatu nahi dute. Izan ere, diotenez, espetxetik kanpo egon beharko luke dagoeneko: «25 urte beteko ditu atxilotu eta espetxeratu zutenetik. Kondenaren hiru laurdenak beteak ditu eta Frantzian pasatako urteak kontuan hartuko balizkiote, kalean egon beharko luke dagoeneko.  2025eko martxoan beteko du, osorik, ezarritako kondena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!