Atzegiko kideek 2021eko sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu zuten atzo, Lasarteko udaletxean. Aurtengo kanpainak duela 20 urte sortu zen Atzegizale figura «balioan jarri» nahi du; izan ere, diote, «funtsezkoa da adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitzan».