Azken orduko euriteek, Astigarragako AP-8an retentzioak eragin dituzte, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 25a, 09:33

GI-3410 errepidean beste lur- jausi bat gertatu da Hernani parean, Zikuñagan. Hori horrela, errepide zati bat itxita dago Goizuetako noranzkoan.

Azken orduotako euriteek Gipuzkoako errepide sareko zirkulazioa erabat zaildu dute. Goizeko 09:00ak pasata, trafiko-arazo haundienak Astigarragako AP-8 autobidean izan da. Izan ere, 18garren kilometroan auto batek talka egin eta errepide zati bat itxi egin behar izan dute, Bilboko noranzkoan. Hau kontutan izanik, bi kilometro baino gehiagoko auto ilarak daude Astigarraga inguruan. 

Euriteak ez du AP-8an bakarrik eragin:; N-634 errepidean ere, lur-jausiak eragin ditu  Deba parean. Ondorioz, errepide zati bat itxi dute, Donostiarako noranzkoan, eta honek zirkulazio arazoak sortu ditu. Hala ere,  errepidea garbitzeko lanak amaitu ondoren, zirkulazioa bere onera etorri da.

Goizuetako noranzkoan, errepide zati bat itxita 

GI-3410 errepidean ere beste lur-jausi bat gertatu da, Zikuñaga auzoaren parean hain zuzen ere, eta ondorioz, Goizutetarako noranzkoan, errepideko karril baten zati bat itxi dute.

Herri barruan, arazoak

Bestelakoan, herri barruan ere arazoak sortzen ari dira. Besteak beste, Hernaniko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Oztarango bidea eta tunela itxita daude (Portutik Urnietarako bidea), errekak gainezka egin duelako. Bestalde, Sagastialden ur putzu «haundiak» daudela adierazi dute, eta kontuz ibiltzeko azpimarratu dute: «arretaz gidatu, mesedez!». 

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!