Kronikaren jaialdia gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 25a, 00:00

Kronikak, Oriamendirekin batera, erremonte jaialdia antolatu du gaurko. Galarretan izango da, Kronikari bultzadatxoa emateko helburuarekin. Giro paregabeaz gozatzeko aukera egongo da, antolatu den egitarauarekin. Kirola, musika, bertsolariak eta gastronomia izango dira protagonistak, arratsaldeko 17:00etan hasi eta 20:00ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!