Estreinakoan garaipena Binakakoan, Iker Salaberriak

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 23a, 00:00
Iker Salaberria, larunbatean, Bartzelonan jokatutako partiduan. Argazkia: FederaciĆ³ Catalana de Pilota

Erostarberekin batera, 22-9 irabazi zuen goizuetarrak, Victor eta Gaskueren kontra. 14 partidu jokatuko dituzte ligaxkan. 

Primeran ekin dio Iker Salaberria goizuetarrak Promozioko Binakako Txapelketari: Erostarberekin batera, 22-9 irabazi zuen ligaxkako estreinako partidua, Victorren eta Gaskueren kontra. Horretarako eszenatokia ere, ez zen nolanahikoa: Bartzelonan jokatu zuten partidua.

Garaipen horrekin, aurrene­ko puntua lortu eta sailkapeneko lider dira Salaberria eta Erostarbe. Ondo hastea beti da garrantzitsua, baina txapelketa luzea dute aurretik: 14 partidu jokatuko dituzte ligaxkan, guztira. Zortzi bikote ariko dira, eta honakoak dira beste se­iak: Alberdi-Uriondo, Bakaikoa-Elizegi, Zu­bizarreta III-Eskiroz, Za­­bala-Etxe­barria, La­rra­zabal-Sala­­verri, eta Egi­­gu­ren V-Untoria.

Emaitza txarrak asteburuan, Hernaniko esku pelotariek

Afizionatu mailan, berriz, emaitza kaxkarrak lortu dituzte CD Hernaniko esku pelotariek, jokatutako 21 partiduetatik 14 galduta. Gipuzkoako Txapelketan, Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteek 19-22 galdu zuten ostiralean, Gaztelekuko Zestauren eta Segurolaren kontra; eta aste honetan jokatu beharko dute, semifinaletara pasea lortzeko. Hodei Expositok, berriz, Mallabiko Txapelketako semifinala galdu zuen, Oberenako Mataren eta Aldaberen kontra (11-22).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!