Lokatz artean eta pistan ari dira bailarako txirrindulariak

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 23a, 00:00

Intza Navarro hernaniarra hirugarren izan zen Gipuzkoako Ziklokros Txapelketan, aurreko asteburuan.

Errepideko denboraldia bukatuta, ez du luze jo bailarako txirrindularien atsedenaldiak, eta dagoeneko ari dira lehiatzen, ne­­guko modalitateetan: ziklokrosean ari dira batzuk, eta pistan beste hainbat.

Lokatz artean ari dira Intza Navarro eta Oihan Mitxelena kadete hernaniarrak, eta hiru lasterketa egin dituzte aurreko bi asteburuetan. Azaroaren 13an, Beasaingo Sari Nagusia izan zuten, eta Gipuzkoako Ziklokros Txapelketa ere jokoan zegoen: seigarren sailkatu zen Navarro, eta hirugarren gipuzkoarren arte­an; eta 18garren izan zen Mitxelena, eta seigarren Gipuzkoakoan. Hurrengo egunean, berriz, Amorebietan aritu ziren biak: bosgarren sailkatu zen Navarro, eta 46garren Mitxelena.Eta asteburu honetan lortu dituzte emaitzarik onenak, Lezamako proban: 16garren izan zen Mitxelena, eta bosgarren egin zuen Navarrok berriro.

Oihan Mitxelena hernaniarra, Beasaingo proban. Argazkia: Iratxe Tejedor


Pistan, berriz, hainbat astigartar eta hernaniar ari dira. Aurreko asteburuan, esaterako, Gipuzkoa Sariaren aurreneko jardunaldia izan zuten Donostiako belodromoan. Nesketan, Maialen Capdequi astigartarrak hiru proba lehiatu zituen: 12garren izan zen tempoan, 20garren scratchean, eta 24garren pun­tu­azioan. Hori horrela, 23garren dago Gipuzkoa Sariko sailkapenean. Mutil juniorretan, berriz, bailarako lau aritu ziren: Tasio Semperena astigartarra, eta Unax Urretabizkaia, Ekhi Muñoz eta Aner Zilbeti hernaniarrak. Bi multzotan banatuta aritu ziren juniorrak: A multzoan aritu ziren Urretabizkaia eta Muñoz, eta B multzoan Semperena eta Zilbeti. Scratch proban, A multzoan seigarren izan zen Urretabizkaia, eta 10garren Muñoz; eta B multzoan bigarren Semperena, eta 11garren Zilbeti. Puntuazioan, berriz, laugarren izan ziren Urretabizkaia eta Semperena, multzo bakoitzean; eta 14garren Muñoz. Eta tempo proba ere izan zuten A multzokoek: laugarren izan zen Urretabizkaia, eta 10garren Muñoz. Horrela, sailkapen nagusian bosgarren dago Semperena, zortzigarren Urretabizkaia, 21garren Muñoz, eta 26garren Zilbeti. Eta mutil kadeteetan, azkenik, Aimar Capdequi eta Unai Hernandez astigartarrak aritu ziren, A multzoan. Scratchean, bederatzigarren izan zen Capdequi, eta 13garren Hernandez. Puntuazioan, 12garren sailkatu zen Hernandez, eta 13garren Capdequi. Eta tempoan, bederatzigarren izan zen Capdequi, eta 12garren Hernandez. Horrela, sail­kapen nagusian, 18garren dago Capdequi, eta 30garren Hernandez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!