Urumean «beste» hidrokarburo-isurketa bat izan dela salatu dute

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 22a, 00:00

Eguzki Talde Ekologistak salatu du isurketa Martuteneko 27 Poligonotik izan dela. 

Eguzki Talde Ekologistak salatu du Urumea ibaian hidrokarburo-isurketa bat izan berri dela.  «Hidrokarburo-isurketa berri bat ikusi dugu Urumeara Martuteneko 27 Poligonotik. Uren teknikari bat eta bi udaltzain zeuden bertan, iturburu zehatza identifikatu nahian. Gaurkoa da aurten Urumean Eguzkik salatu duen antzeko zortzigarren isurketa, baina gehiago ere izan dira. Zenbat isurketa gehiago behar dira agintariek behingoz neurriak har ditzaten? Noiz arte?». 

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!