Hainbat ekimen, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 22a, 00:00

Azaroaren 25a indarkeria matxistaren kontrako aldarrikapen eguna da; eta diskriminazio horren aurka lanean urratsak emateko helburuz, hainbat ekimen antolatu dituzte Urumea bailarako taldeek eta eragileek datozen egunetarako.  

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren haritik, diskriminazio horrekin amaitu eta indarkeria matxistaren aurkako lanean urratsak emateko asmotan, hainbat egiteko antolatu dituzte Urumea bailaran.

LAGA Gizarte Zerbitzuek antolatuta, ostegunerako kontzentrazioa eta  pintxo-potea egin dute Aranon, 19:00etan hasita. Ondoren, egitarauari jarraipena emateko, larunbatean, Zauria(k) dokumentalaren proiekzioa izango da 18:00etan. Goizuetan, berriz, joan den asteazkenean hasi zuten azaroaren 25erako antolatutako ekintzen plangintza. Atzo, aipatutako ikus-entzunezkoa proiektatu zuten ganbaran eta, ostegunean, Goizuetako Emakume Taldeak antolatuta, kalejira egingo dute herritik plazaraino. 


Mahaingurua, hitzaldia, manifestazioa, eta beste asko

Hernanin, mahaingurua antolatu dute biharko, Emakumeen indarra izenburupean. Gaztelaniaz izango da, 18:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. Etzi, genitalen mutilazioaren prebentzioaren gaineko hitzaldia izango da leku berean, 18:30etan. Eta, ostegunean, manifestazioa izango da 19:00etan, Plaza Berritik abiatuta.

Astigarragan, hiru kontzentrazio izango dira ostegunean: Udalak deitutakoa, Emakumeon Etxeak deitutakoa, eta, azkenik, manifestazio isila. Ostiralean,  Evaren alabak kale antzerkia aurkeztuko dute Foru Plazan eta larunbatean, aldiz, Emakumeak diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko dute Erriberan, 19:00etan hasita. 

 

EGITARAUA

ARANO
AZAROAK 25
19:00 Kontzentrazioa eta 
pintxo-potea.

AZAROAK 27
18:00 'Zauria(k)' dokumentala.

ASTIGARRAGA

AZAROAK 25
12:15 Udalak deitutako
kontzentrazioa.

19:00 Emakumeon Etxeak deitutako kontzentrazioa.

20:00 Manifestazio isila, Joseba Barandiaran plazatik hasita.

AZAROAK 26
19:00 'Evaren alabak' kale antzerkia, Foru Plazan.

AZAROAK 27
19:00 'Emakumeak' diziplina anitzeko ikuskizuna, Erriberan.

HERNANI

GAUR
19:00 'Flor del desierto'  pelikula, Biterin.

BIHAR
18:00 'Emakumeen indarra' mahaingurua, Kult. P. Feministan.

AZAROAK 24
18:30 Hitzaldia genitalen mutilazioaren prebentzioari buruz, Kulturarteko Plaza Feministan.

AZAROAK 25
19:00 Manifestazioa, Plaza Berritik. 

GOIZUETA

AZAROAK 25
18:30 Kalejira herritik plazara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!