Kronikako Erremonte Jaialdia datorren ostegunean, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 20a, 00:00
Barrenetxea IV.ak, Goikoetxea V.arekin batera jokatuko du.

Sarrerak eskuragai daude Kronikan, Tripontzin, Garinen, Ekosen, Bodegan, Ikatzan, Xauxarren, Amaia Kafetegian, Irrintzin eta egunean bertan Galarretan.

Azaroaren 25rako, Kronikak Oriamendirekin batera, erremonte jaialdia antolatu du Galarretan, Kronikari bultzadatxo bat emateko helburuarekin. Giro paregabeaz gozatzeko aukera egongo da, antolatu den egitarauarekin. Kirola, musika, bertsolariak eta gastronomia izango dira Galarretan protagonista, arratsaldeko 17:00etan hasi, eta 20:00ak arte. 

Erremontean puntako erremontistek, bi partidu jokatuko dituzte; lehena Zaldua anaiek, Loitegi eta Murgiondo hernaniarra izango dituzte aurrez aurre. Eta bigarrenean Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a hernaniarrak, Ansa II.a eta Zubiri goizuetarraren aurka jokatuko dute. 

Galarreta dantzan jarriko duten musikarekin Amaia Irazustabarrenak, Mirari Jauregik, Joseba Eizagirrek, Eider Tolosak eta Elaia Diaz Berozek. Eta horrez gain, Andoni Rekondok eta Ekain Toraletxipik bertso ederrak botako dituzte. 

Sarrerak 10 euro balio du, eta sarrera doako dela haurrentzat, 10 urte arte. Sarrerak erosi daitezke: Kronikan, Hernaniko Tripontzin, Garinen, Ekosen, Bodegan, Astigarragako Ikatzan, Xauxarren eta Goizuetako Amaia Kafetegian, Irrintzin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!