Gipuzkoako banakakoa hasiko da eta binakakoa erabakitzen ari da

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 20a, 00:04
Bihar gaztetxoen arteko partidua jokatuko da kiroldegian.

Manex Alberdik errendimenduko infantilen partidua jokatuko du bihar 11:00etan, kiroldegian.

C.D. Hernaniko pelotariek 20 partidu jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Atzo, ilunabarrean, Xabat Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteek jokatu zuten Gaztelekuko (Andoain) bikotearen aurka.

Azken fasea jokatzeko sailkatu diren errendimenduko sei pelotarietatik bik asteburu honetan hasiko dituzte euren kanporaketak Oier Maciciorrek Orion Sukia etxeko pilotariaren aurka jokatu zuen atzo eta Manex Alberdik bihar, 11:00etan jokatuko du Hernanin, Oiarpe taldeko Oiartzabalen aurka.

 

Eskuz banakakoa hasi da

Azkenik, azpimarratu behar da aste honetan hasiko dela Gipuzkoako Txapelketa eskuz banakako modalitatean eta C.D. Hernanik sei pelotari izendatu ditu jokatzeko. Unax Arabaolaza eta Jon Jara gazteak eta Iñigo Labaka, Xabier Ortiz de Urbina, Xabier Salaberria eta Josu Altuna seniorrak, ahalik eta emaitzarik onenak lortzen saiatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!