Garaipenak eta porrotak, bailarakoek

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00
Hernaniko seniorrak, Zumaiako Pulporen aurka jokatu zutenekoa.

Bi garaipen Hernanik, eta Mundarroko neska kadeteek ere Arrasate menderatu zuten. 

Asteburu honetan, guztira 10 partidu jokatu dituzte bailarakoek. Hernaniren kasuan,  bederatzi partiduetatik bi garaipen lortu dituzte, eta gainontzeko zazpiak porrotak izan dira. Mundarrok, aldiz, garaipena lortu du. Izan ere, neska kadeteek, Arrasate izan zuten aurkari larunbatean, eta 11 -8 irabazi zuten.

Hernaniko mutil seniorrek, Oñatin izan zuten partidua, Aloñamendiren aurka. 42-34 galdu zuten hernaniarrek. 

Neska jubenilek, etxean jokatu zuten larunbatean, eta Usurbil hartu zuten. 23-36 amaitu zen partidua, Hernanik porrota jasoz. Mutil jubenilek ,aldiz, Donibaneren aurka neurtu zituzten indarrak, eta 21-24ko garaipena lortu zuten. 

Bigarren garaipena neska kadeteen taldeak lortu zuen, Irauliren aurkako partiduan, 18-16 emaitzarekin. Mutil kadeteek ere ezin izan zioten garaipenari eutsi, eta 26-23 galdu zuten Ereintzaren aurka. Infantil mailan, nesketan zein mutiletan ez da garaipenik lortu, eta alebinek 10-26 galdu zuten Zarautzen aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!