Galdu Mundarrok eta Hernanik, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00

Astigartarrek ezin izan zuten Donosti Dolphinsen aurka (69-41), eta TAKEren kontra galdu zuten hernaniarrek (55-46).

Mundarroko eta Hernaniko mutilen lehenengo taldeek galdu egin zituzten asteburuko partiduak. Astigartarrek 18 puntuko aldearekin jaso zuten porrota (69-41), Donosti Dolphins taldearen kontra; eta hernaniarrek Tolosan galdu zuten (55-46), TAKE taldearen kontra.

Bi aurkariak zuzenak ziren, eta horregatik dira porrot gogorragoak. Mundarrok lau partidu irabazi eta hiru galdu ditu, eta zortzigarren dago sailkapenean. Hernani da bederatzigarrena, hi­ru garaipen eta lau porrotekin.

Orokorrean ez da asteburu ona izan, emaitzen aldetik, bailarako taldeentzat. Mundarroko nesken lehenengo taldeak atsedena izan du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!