Apaolaza eta Lasa azken fasera sailkatu dira, Azkoitia gaindituta

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00
Hainbat alebin eta infantil sailkatu dira azken fasera.

Iturbe eta Azpeitia kadeteek beste garaipen bat lortu dute, eta galdu gabe jarraitzen dute.

Asteburuan CD Hernaniko esku pelotariek jardunaldi ona izan zuten. Hamar garaipen eta bederatzi porrot izan zen jardunaldiko azken balantzea, partidu garrantzitsuak irabazita.

Jardunaldi honetako emaitzarik onena Xabier Apaolaza eta Mikel Lasa seniorrek lortu zuten. Sailkapen faseko azken partidua 22-13 irabazi zioten Azkoitia klubeko bikoteari, eta garaipen honekin azken fasea jokatzeko sailkatu dira.

Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteen garaipena ere azpimarratu behar da: 22-15 irabazi zioten Bergara klubeko bikoteari, partidurik galdu gabe jarraitzen dute, eta euren multzoko liderrak dira.

Eta azkenik, errendimenduko pelotarien sailkapen fasea amaituta, Oier Arsuaga alebina eta Manex Martin, Joseba Arretxe, Oinatz Gaskon, Oier Macicior eta Ekhi Oses infantilak Gipuzkoako Txapelketako azken fasea jokatzeko sailkatu dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!