Hernaniarren arteko finala, Iriondok eta Kerejetak 30-15 irabazi eta gero

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00

Iriondok eta Kerejetak irabazi egin zuten larunbatean eta finalera sailkatu dira.

Jubenil mailako finala jokatuko dute, Macicior eta Barrenetxea taldekideen aurka.

Maddi Iriondo eta Ane Kerejeta Gipuzkoako finalera sailkatu dira, asteburuan, Behar Zanako Irati Tejeria eta Naroa Arretxe 30 eta 15 garaitu eta gero. Beraz, datorren azaroaren 28an hernaniarren arteko finala izango da jubeniletan. Izan ere, aurretik, Enara Maciciorrek eta Alaitz Barrenetxeak finalerako sailkapena lortua zuten. Finala Hernaniko kiroldegiko frontoian jokatzen saiatuko da kluba.

Larunbatean jokaturiko finalerdia, markagailuak erakusten duena baino gogorragoa eta berdinduagoa izan zen. Behar Zanako bikotea ongi aritu zen defentsan, eta hasieran gauzak oso zail jarri zizkion hernaniar bikoteari. 

Bestetik, neska nagusien bigarren mailan, Hernani eta Mundarroren arteko derbian, her­naniarrak izan ziren nagusi, 30-23 irabazteko. 
Mutilek, Gipuzkoako txapel­ketan, 25-16 galdu zuten Zarautzen, baina joaneko 25-13ko garaipena baliatu zuten maila mantentzeko, eta zarauztarrak dira jaitsi direnak. Porrot gozoa izan zela esan liteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!