Hernaniko Jubenil Nazionalak Reala Bren aurka jokatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 13a, 00:00
Jubenil Nazional mailako taldeak partidua du gaur, Zubipen.

16:30etan neurtuko dituzte indarrak Zubipen, eta zaleen bultzada beharko dute, berriro ere.

Asteburu honetan Hernaniko mutil jubenilek, Nazional mailan, Reala B-ren aurka jokatuko dute Zubipen. Gaur, 16:30etan hasiko da partidua; eta aurreko astean Danok Bat-en kontra 1-3 irabazi eta gero, bigarren garaipena jarraian lortu nahi dute. Zaleen bultzada beharrezkoa da txuriurdinak oso talde sendoa direlako. Hain justu, liderrak dira eta Hernani, berriz, azkenaurreko postuan dago kokatuta, beste hiru talderekin berdinduta.

Zubipen ere, Ohorezko Erregionalean, neskek Leintz Arzimendiren bisita jasoko dute bihar, 16:00etan. Hernaniarrak hirugarrenak dira sailkapenean.

Ohorezko Erregionalean jarraituta, baina, mutiletan, Hernanik gaur, 18:00etan, Bergaran  du partidua. Hernani goiko postuetan dago eta bergararrak azkenaurrenak dira. Bestalde, Gorengoen mailan, Mundarroko mutilek Orion dute partidua gaur, 17:30etan; eta Hernanik Zumaiako du aurkari gaur, 19:00etan. Mundarroko neskek, Gorengoen mailan, Irauli durte aurkari gaur, 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!