Iriondo eta Kerejeta gaur, pala finalerdian

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 13a, 00:00

Gipuzkoako txapelketan, jubenil mailan, Behar Zanaren kontra jokatuko dute hernaniarrek, 16:00etan, kiroldegian.

Maddi Iriondo eta Ane Kerejeta jubenilek Gipuzkoako Txapelketako finalerdia jokatuko dute gaur, 16:00etan, Hernaniko frontoian, Behar Zanaren aurka.  Ordu berean iragarrita dago Hernani 1 eta Mundarroren arteko derbia neska nagusien mailan eta mutilek jaitsiera faseko partidua dute gaur goizean, 10:00etan, Zarautzen. Joaneko partiduan, 25-13 lortu zuten garaipena hernaniarrek eta abantaila horri eutsi behar diote.

 

Oier Macicior infantilak partidu erabakiorra jokatuko du gaur, kiroldegian

Esku pelotan partidu garrantzitsu ia denak ostegunean eta ostiralean jokatu ziren, baina gaur ere bada partidu aipagarri bat. 12:00etan, Hernanin, Oier Macicior infantila Pagazpe klubeko Indakoetxearen kontra ariko da. Bigarren mailako partidua da eta irabazi beharra du fase finalean sartzeko.

 

Binakako Erremonte Txapelketa Galarretan, eta Odei Arregiren debuta

Binakako Erremonte Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, Galarretan. Aurreko astean, Goikoetxea eta Barrenetxeak lortu zuten lehenengo garaipena eta aurrez aurre ariko dira 18:00etatik aurrera Urriza eta Labaka, Segurola eta Larrañagaren kontra.

Bi bikoteek debuta dute txapelketan; Urrizak eta Labakak berriz, joan den txapelketaren garaipenaren defentsa hasiko dute.

Gainera, 17:00etan, Odei Arregik debuta izango du profesionaletan. Zaldua anaiek Goikoetxea eta Odeiren aurka jokatuko dute.­ 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!