Mila Belda eta Mirari Otxandorena dira Errigora lehiaketako irabazleak. Hori horrela, Errigorako saski bana eskuratu dute. Urumea bailarari buruzko 10 galdera erantzun behar ziren eta Mirari Otxandorenak, 10etik 10 asmatu zituen. Milaren kasuan, 10etik bederatzi izan ziren zuzen egindako erantzunak. Mila Balda, Kronikara gerturatu zen irabazitako Errigorako saskiaren bila, eta aldiz Mirari Otxandorenak ezin izan zuen bulegotik pasa, eta bere senarra, Txemari Tranche hurbildu zen. Sari hori eskuratzeko baldintza zen Kronikalaria edo Dobera Euskara Elkarteko bazkidea izatea. Hori da, hain justu ere, bazkide edo Kronikalari izateak dituen abantailetako bat: antolatzen diren lehiaketetan irabazteko eta saria eramateko aukera. Beraz, hurrengorako, animatu!