Primerako asteburua, bailarako taldeentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 9a, 00:00

Jokatutako hamar partiduetatik, sei irabazi dituzte, eta beste bat berdindu.

Oso emaitza onak lortu dituzte Urumea bailarako taldeek, asteburu honetan. Hamar partidu jokatu dituzte guztira, Hernanik eta Mundarrok; eta horietatik sei irabazi dituzte, eta beste bat berdindu dute.

Hernaniko mutil seniorrek etxean irabazi zuten, Donibaneren kontra (38-35); eta bigarren garaipena lortu zuten, Gipuzkoa­ko bigarren mailan.

Jubeniletan, berriz, irabazi zuten Hernaniko mutilek, eta partidu bat irabazi eta bestea berdindu zuten neska hernaniarrek. Hernaniko neska zein mutil kadeteek galdu zuten beraien partidua, baina irabazi egin zuten Mundarroko neskek, Urnietaren kontra (17-8). Eta infantiletan, azkenik, jokatutako hiru partiduetatik bi irabazi zituen Hernanik, bat nesketan eta bestea mutiletan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!