Aranoko Udalak 55.000 euroko transferentzia jasoko du eta Goizuetako Udalak, berriz, 340.000 eurokoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 9a, 00:00
Goizuetako Udalak, 340.000 euroko transferentzia jasoko du.

Hurrengo urteetan, udal bakoitzari esleitutako zenbateko guztiak 
KPI + 2 puntu izanen dira. Kronika.eus webgunean ikusi daitezke gainontzeko herriak jasoko dituzten transferentziak. 

Nafarroako Gorbernuak eta parlamentuko talde gehienek adostutako udal finantzaketarako eredu berriak oraingo formula berrikusi eta doitu du Transferentzia Arrunten Funts Orokorra udalerri eta kontzejuen artean banatzeko. 

Hori kontutan izanik, hurrengo urteetan, udal bakoitzari esleitutako zenbatekoa berrituko da urtearen buruan Kontsumorako Prezioen Indizeari 2 puntu gehituta. Eta, hartara, toki entitateen finantzaketari egonkortasuna emanen zaio. 

Goizueta eta Aranori dagokionez, honakoak dira 2022 urtean Nafarroako Ogasunak eginen dizkien transferentziak:  Aranoko Udalari 55.000 euroko transferentzia eta Goizuetako Udalari, berriz, 340.000 eurokoa.

Kronika.eus webgunean daude ikusgai Nafarroako gainerako herriek jasoko dituzten transferentziak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!