Odol emaileen loteria, Donostiako autobus geltokian

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 8a, 00:00

Urtero jartzen du Gabonetako loteria, odol emaileentzat eskuragarri, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak. Baina aurten ez dute erakunderik aurkitu, prest egongo dena loteriaren sarien ordainketak kudeatzeko. Horregatik, ezingo dute ohi bezala saldu loteria, odol emateen egunetan, partizipazioekin. Horren ordez, 56.389 zenbakia erreserbatu dute, Donostiako autobus geltokiko El Anden 28 loteria administrazioan. Nahi duenak, bertan eskuratu dezake dezimoa, edo internet bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!