Eskuragai daude Errigorako saskiak

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Martxan da, dagoeneko, Errigorako Udazken kanpaina. Horren haritik, azaroaren 11 da saskiak eskatzen azken eguna. Eskaera hainbat modutara egin daiteke: Goizuetan, Amaia kafetegian, estankoan eta arropa dendan eskatu daitezke saskiak; Hernanin, berriz, AEK euskaltegira bertaratuta; eta bestela, online ere egin daiteke errigora.eus webgunean. Aurtengoan ere hiru saski daude aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!