Hiru norgehiagoka asteburuan, Gipuzkoako lehenengo mailan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Martxan dira bailarako saskibaloi taldeak ere eta, asteburu honetan, hiru partidu izango dituzte Mundarroko eta Hernaniko taldeek. Gipuzkoako lehenengo mailan, Hernaniko gizonezkoen taldeak indarrak neurtuko ditu gaur, Debasketen kontra, 16:00etan, Hernanin. Mundarroko gizonezkoenak, aldiz, Eibar izango du aurkari, gaur, 18:00etan, kiroldegian. Emakumezkoetan, Mundarroko taldeak Goierriren aurka neurtuko ditu indarrak gaur 20:00etan, Urretxuko kiroldegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!