Hernani-Donibane gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Mutil seniorrek Donibaneren aurka jokatuko dute gaur, 17:30etan, Hernaniko kiroldegian. Pasaitarrak hiru punturekin postu bat aurretik daude eta Hernanik, irabaziz gero, aurreratu egingo ditu. Beraz, partidu garrantzitsua da gaurkoa. Bestalde, Hernaniko neska jubenilek bi partidu izango dituzte asteburuan. Lehendabizikoa gaur, 10:00etan kiroldegian, Zarautzen aurka zazpigarren jardunaldiko partidua; eta, bihar, ordu berean, Urnietan, zortzigarrenekoa. Mundarroko neska kadeteak ere Urnietaren aurka ariko dira, bihar 11:00etan, Astigarragako kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!