Esku pelota eta pala partiduak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 5a, 00:00

Infantilak eta alebinak ari dira txapelketa jokatzen.

Txomiñenen 19:00etan hasiko dira eta Hernaniko kiroldegian 19:30etan. 

Asteburuan zehar esku pelota eta pala partidu ugari izaten dira han eta hemen, eta gaur hasiko dira bailarako pelotariak jokatzen. Hernanin eta Astigarragan zazpi partidu izango dira palaz eta eskuz. Txomiñenen gaur, 19:00etan, hasita lau partidu daude iragarrita. Horietako bat palaz izango da eta hiru eskuz. Palako partiduak emango dio hasiera jardunaldiari. Mundarro eta Intxurre 1 ariko dira nesken bigarren mailan. Ondoren, alebinen eta infatilen eskuzko hiru partiduak jokatuko dira. Urdiciain eta Artola alebinek Behar Zana eta Ilunpe dituzte aurkari eta Galarraga infantilak, Añorga.


Hernanin ordu erdi beranduago hasiko dira hiru partidu. Hemen, eskuzko infantil partiduak emango dio hasiera jaialdiari, 19:30etan, Garaialde Orioko Sukiaren aurka. Ondoren, palaz bi partidua jokatuko dira Su Berri 1 eta Zarautzen kontra.


Etxetik kanpo ere, hainbat eta hainbat partidu izango dira gaur. Astigartar pelotariek Villabona, Alegin eta Usurbilen dituzte partiduak, alebin, nagusi eta infantiletan.


Hernaniarrek beste zazpi partidu dituzte gaur Hernanitik kanpo. Aipagarriena Lizartzan Apaolaza eta Lasak Otsabio taldeko kontra nagusietan jokatuko dutena. Irabaziz gero, partidurik galdu gabe eta multzoko lidergoan jarraituko dute. Txapelketa pribatuetan Paul Ojuel eta Azanza, Soraluzeren aurka ariko dira 20:30etan, Aretan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!