Astero hitzaldi bana KZguneak, azaroan ere, YouTubeko kanalean

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 00:00

COVID ziurtagiria nola deskargatu landuko dute datorren astean.

Datorren astean izango da aurrenekoa, eta erakutsiko dute nola deskargatu COVID pasaportea, ziurtagiriarekin edo gabe.

Segida emango die KZguneak, azaroan, internet bidezko zuzeneko hitzaldiei. Eta datozen lau asteetan, hitzaldi bana eskainiko du, informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruz. Ordu erdikoak izango dira, eta euskeraz zein gaztelaniaz eskainiko dituzte, YouTubeko KZguneaTIC kanalean. Doakoa eta librea da horietara sarbidea.

Datorren astean izango da aurrenekoa, eta erakutsiko dute, nola deskargatu COVID pasaportea, ziurtagiriarekin edo gabe. Azaroaren 9an eskainiko dute euskeraz, 12:00etan; eta hilaren 11n gaztelaniaz, ordu berean.

Hurrengoa, berriz, QR kodeen erabilerari buruzkoa izango da: azaroaren 16an euskeraz eta 18an gaztelaniaz, biak 19:00etan.Hirugarren hitzaldian, identifikazio eta sinadura digital motak landuko dituzte. Hilaren 23an eskainiko dute euskeraz, eta 25ean gaztelaniaz, 12:00etan. Eta azkenik, Siri eta Alexa bezalako asistenteei buruz ariko dira: azaroaren 30ean izango da euskerazko saioa, 19:00etan; eta abenduaren 2an gaztelaniazkoa, ordu berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!