Urumea bailarako hilerrietara bisita andana izan zen atzo, hildakoak bereziki gogoratzeko egunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 00:00
Joan-etorri ugari izan zen Hernaniko hilerrian, atzo eguerdian. Hildakoak bisitatzera gerturatu ziren herritarrak.

Joan-etorri ugari izan zen hilerrietan, eta eguerdian gerturatu ziren herritar gehien, hildakoak gogoratu eta lore eskaintza egitera. Hildakoen Egunez, mezak izango dira gaur, Hernaniko hiru elizetan eta Ereñotzun.

Egun seinalatua zen atzokoa, hildakoak gogoratzeko; eta makina bat herritar gerturatu ziren, Urumea bailarako hilerrietara, Santu Guztien Egunean. Ohi bezala, eguerdian bertaratu ziren herritar gehien, lore sorta ederrak eskuan hartuta. Hernaniko Plazan ere nabaritu zitekeen berezia zela eguna, goizean goizetik jarri baitzuten postua lore saltzaileek.

Elizkizunek ere ez zuten hu­tsik egin, atzokoan. Astigarragan, urtero bezala, hilerri­an bertan egin zuten meza, hildakoen omenez. Eta Hernanin eta Ereñotzun, elizetan egin zituzten ospakizunak.

Azkeneko horietan, gaurko ere jarri dute hitzordua, Hildako­en Egunez. Ereñotzuko San Antonio elizan, goizeko 10:00etan egingo dute; eta goizetik eguerdira izango dira Hernaniko hiru elizetakoak: Agustinetan aurrena, 09:30etan; Floridako San Jose Langilean ondoren, 11:00etan; eta San Joan Bataiatzailea parrokian azkenik, eguerdiko 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!